Nor giren

Aktualitateak

Kontaktoa

Elkarteari atxikitzea

Formakuntzen eskaintza

Misioak

ATARIA
zer den azaltzeko :

Lurraldearen transmisio bizi bat 

Bizitako errealitateetan oinarritua : murgiltzea, paisaiaren irakurketa, eragileen arteko topaketa, begiraden partekatzea eta hausnarketa kolektibo baten lanketa.

Ezagutzen eta esperientzien bateratzea

Baliabideen plataforma bat : kartografia, memoria, datuak, ondarearen balorizaziorako baliabideak, baliabide pedagogikoak eta, batez ere, lurralde-bitartekaritzako eragileen arteko sare-lana.

Lurralde kohesiorako eragile bat

Lurraldearen identitateak, konplexutasuna, irudikapenen aniztasuna eta eraldaketak hobeki ulertzen lagunduz.

Giza harremanen erraztatzaile bat

ATARIAk elgar ezagutzeko baldintzak sortzen ditu, partekatutako lurraldetasunaren sorrera ahalbidetzeko.

ATARIAren
5 misioak

1. Lurraldearen ezagutza transmititzea

Lehen misioa dugu biztanleei, etorri berriei, profesionalei, hautetsiei eta enpresei aukera ematea euskal hizkuntza, historia, kultura, paisaiak, errealitate sozio-ekonomikoak eta lurraldearen egungo erronka guztiak ulertzeko.

Lurraldetasuna garatzea, sustraitzea eta elkar-bizitzearen beharra indartzeko.

1. Lurraldearen ezagutza transmititzea

Lehen misioa dugu biztanleei, etorri berriei, profesionalei, hautetsiei eta enpresei aukera ematea euskal hizkuntza, historia, kultura, paisaiak, errealitate sozio-ekonomikoak eta lurraldearen egungo erronka guztiak ulertzeko.

Lurraldetasuna garatzea, sustraitzea eta elkar-bizitzearen beharra indartzeko.

Gure bigarren misioa kontakizunari begira : etengabe mugitzen den kontakizun partekatuari ekarpena egitea, atzokoa, gaurkoa eta biharkoa uztartuz.

Pertsona bakoitzari bere ekarpena egiteko aukera ematea, eta besteen kontakizunetik elikatzeko aukera eskaintzea.

Publiko anitzekin talde mistoak sortzea.

Begiradak eta praktikak gurutzatzea bertako biztanleen, etorri berrien, gazteen, profesionalen eta erakundeetako eragileen artean.

Laugarren misioa delarik, langileen ongizatea eta tokiko sustraitzea indartzea, baita haien jarraikitasuna.

Bosgarren misioa beste misioekin batean dugu pasatzaile eta gidari sare bat osatzea eta biziaraztea.

Trukaketak erregularrak, tailerrak, animatuz, gaualdiak eta ekitaldiak antolatuz.

Tresna kolaboratiboak, komunikazio egituratua eta memoria partekatua garatuz.

Horren ondorioz garrantzia zaigu Atariaren ekintzaren eta Euskal Herriko lurralde-dinamikan duen ekarpenaren ebaluazioa gauzatzea.

Pour vous s'inscrire à l'évènement compléter le formulaire