Nor giren

Aktualitateak

Kontaktoa

Elkarteari atxikitzea

Lurraldea & hizkuntza

Lurraldea solas ?

7 probintzia
historikoak,
2 Estaturen
artean

Mugaren bi aldeetan hedatzen den lurralde historiko eta kulturala.

Oinarrizko hizkuntza

Euskara, Euskal Herrian bizitzeko

3 milioi biztanle

Horietatik 320.000 biztanle Ipar Euskal Herrian bizi

Gobernantza konplexu bat

2 Estatu, 2 autonomia erkidego (EAE, NAE), eskualde bat, departamendu erdi bat, hiri elkargo bat…

7probintzia
historikoak,
2 Estaturen
artean

Mugaren bi aldeetan hedatzen den lurralde historiko eta kulturala.

3 milioi biztanle

Horietatik 320.000 biztanle Ipar Euskal Herrian bizi

Oinarrizko hizkuntza

L’euskara au coeur de l’identité basque.

Gobernantza konplexu bat

2 Estatu, 2 autonomia erkidego (EAE, NAE), eskualde bat, departamendu erdi bat, hiri elkargo bat…

Nolako lurralde eraikitzeari
parte hartu nahi dugun

1. Harremanetan jarri beharreko errealitate multzo batean oinarritzen den Euskal Herri baten ikuspegia dugu.

ATARIAk jakintzak partekatu eta transmititu nahi ditu, lurraldetasuna ahaldunduz, jendeak eta egiturak kolektiboak elgarren artean araziz.

ATARIAk jakintzak partekatu eta transmititu nahi ditu, lurraldetasuna ahaldunduz, jendeak eta egiturak kolektiboak elgarren artean araziz.

Atariak mugarik gabeko Euskal Herria sustatzen du, ez soilik muga geografikorik gabea, baita muga mental eta kulturalik gabea ere. Horrek erran nahi du : 

·      Beste lurralde eta kulturekiko idekidura.
·      Lankidetzara eta aniztasunera bideratutako ikuspegia.
·      Euskararen aitortza elementu eratzaile gisa, ez hizkuntza hutsa delako bakarrik, baizik eta ulermenerako eta alteritaterako bide eta tresna gisa.

Atariaren ikuspegian, Euskal Herria lurralde malgua da, baina ez desegingarria; bere nortasuna galdu gabe egokitzeko gai den lurraldea. Herritarrak beren kulturan eta lurraldean zenbat eta errotuago egon, orduan eta gaitasun handiagoa izango dute mundura irekitzeko eta erronka globalei (klima-aldaketa, migrazioak, gizarte-eraldaketak) erantzun berritzaileak asmatzeko. Erresilientzia hori «hauskortasun baikor» gisa ulertzen da: aldaketa onartzea, baina aldaketaren indarrak eraman gabe.

Lurraldetasuna

*« La capabilité territoriale »

Hitz hau gaitasuna baino haratago doa : Pertsona bakoitzak, etorri berria izan edo aspaldiko biztanlea izan, Euskal Herriarekin etengabe garatzen den lotura bizi bat eraiki dezan.

Gaitasun bat baino gehiago

Ez da jakintza edo jakitate teknikotan mugatzen. Ezagutza, sentimendua, engaiamendua eta mugikortasun intelektuala zein fisikoa biltzen ditu.

Agerian utzi beharreko ahalmena

Pertsona bakoitzak baditu lurraldeari lotutako gaitasunak, baina askotan ezezagunak edo aitortu gabeak izan daitezke.
ATARIAk gaitasun horiek agerian utzi, indartu eta ainiztu nahi ditu.

Ikuspegi orokor bat

“Martha Nussbaum”-en “capabilities” ikuspegitik inspiratua, pertsonei ekiteko, ulertzeko eta beren burua ahaldunduta sentitzeko aukera ematea jasaiteko ordez.

Nola?

Ezagutzaren, esperientziaren, topaketaren, hausnarketa kolektiboaren eta dimentsio sentibera zein artistikoaren bidez.

Pour vous s'inscrire à l'évènement compléter le formulaire