ATARIA mintzo zaien publikoak
Nori zuzentzen zaio ATARIA?
Ipar eta Hego Euskal Herriko biztanle guztien gana joan nahi genuke.
Kolektiboa eta gobernantza
Hautetsiak eta eragile publikoak, baita tokiko prentsa, ATARIAk lagun ditzakeen bitartekariak dira, lurraldearen errealitateak sakontzeko eta gogoetatzeko.
Biztanleak
Herritarrak, familiak, gazteak eta adinekoak, Ikuspegi inklusibo eta belaunaldien arteko batean.
Aktoreak eta sareak
Lurralde-, kultura- edo hizkuntza-ekintzen proiektu-eramaile guztiak. Elkarteak, profesional independenteak edo zerbitzu publikoarekin lotutako egiturak bezalako eragileak gure bazkide pribilegiatuak dira
Enpresak
eta erakundeak
Lurraldearen transmisio-lanean ari diren profesionalak, aditasun iturri gisa. Haiek ere gogoeta edo formakuntzaren beharra sendi dezakete. Lanbideetako profesional horiek adibidez: irakasleak, turismoaren arloko eragileak, enpresak eta beste eragile ekonomiko batzuk.
ATARIAren ekintzaren xedeak
Euskal Herriko lurraldean herritarren parte-hartzea eta engaiamendua sustatzea
Hizkuntza eta lurraldea bizitzea eta transmititzea (hau dugu lurraldetasuna deitzen).
Entzute aktiboan eta zaintzan egotea, topaketak eta jakintza zein jakintza praktikoen partekatzea sustatzeko.
Publiko guztiendako harrera- eta lurralde-baliabideen gune bat biziaraztea
Etorkizuneko proiektuen sorrera eta arrakasta sustatzen laguntzea