Nor gira ?
ATARIA
elkartea
Herritarren eta lurraldearen arteko lotura elkarren onurako aberastasun eta balio erantsien iturri dela jakinik, ATARIA elkartea lurralde-eragile gisa kokatzen da, zeharkako ikuspegitik lan eginez, Euskal Herriko lurraldearen ezagutza, harremanak sortzea eta transmisio bizia sustatzeko.
2022an sortua, ATARIAk hirurogei bat kide biltzen ditu, Euskal Herriko errealitateei buruzko beren ezagutzak, pasioak eta jakitateak partekatzeko gogoz.Gure eginkizunak
2022an sortutako elkartea
60
kide
Euskal
Herria
Lurraldearen baliabideak eta nortasuna
« Mobilizatu beharreko baliabideak dituen lurralde aberatsa.»
Gure lurraldeak nortasun sendoa du, bai eta baliabide natural eta giza baliabide garrantzitsuak ere.
Aldi berean espiritu ekintzaile eta kolektiboa uztartzen dituen ikuspegiak dira, lurraldea aitzinera eramateko.
Hala ere, eragile askok ez dakite nola mobilizatu baliabide eta lurralde-gaitasun horiek.
ATARIA-ren
xedeak
ATARIAren bidez, transmisiorako tresnak eskaini nahi ditugu, terranoko formakuntza aktiboak biziaraziz. Dugun xedea : bakoitzak gure lurraldean bere lekua aurki dezan bere eragina indartuz, bakarkako indarretik indar kolektibora pasatzeko, engaiatzeko, sortzeko, lankidetzeko.
Transmititu
Tresnak, formakuntza, jakitatea
Trebatu
Terranoan izan, murgildu
Loturak
eginDinamika kolektiboa, auzolana
Gure parte hartzaileak
Imanol
AMESTOY
Inguramenean animatzaile
Philippe
ARRETZ
Aholkulari, Proiektuen garatzeko laguntzaile
Emmanuelle
CAUSSADE
Historia-geografia irakasle
Hélène
CHARRITTON
Soziolinguistikan aditua, formatzaile
Cécile
CROUSPEYRE
Laborantxa lizeoko lehengo zuzendaria
Peio
ETCHEVERRY
Euskal Herriaren Historiari buruzko idazle, Irratian kronika egile
Ainoa
LABEGUERIE
RSE/RTE aholkulari formatzaile
Pantxika
MAITIA
Kanalduden kazetalari
Philippe
MAYTE
Historia-geografia irakasle, Heziketa sare baten arduraduna
Komunikazio asimetrikoa
ATARIAren webgunea bi hizkuntzetan (ixtantean 3 ?) aurkitzen duzue :
frantsesez eta euskaraz.Kuriositatea eta trukaketa indartzeko, euskarazko pasarte batzu frantseseko bertsioan ezarriak dira.
Komunikazio asimetrikoa gomita da euskara deskubritzeko euskaldunak ez direnentzat edo euskaraz irakurtzeko engaiatzeko parada euskaldunentzat. Garrantzitsua da hizkuntzak elkarrekin bizi diten, bat bestearen ondoan izan baino.